a
Un espacio que propone reflexionar sobre el urbanismo y la arquitectura en Euskadi.

Encuentranos en redes

1-Irudi printzipala

Área cultural y de ocio – TFM

Autor/a

Tipo de trabajo

Aitzpea Adrian

TFM / Trabajo de fin de Master

“El objetivo no es solo revivir su uso a lo largo de la historia, sino hacerlo más útil y atractivo
añadiendo los diferentes usos que propone el pueblo, tanto en la construcción como en el urbanismo”  

Proyecto

Master amaierako lan honetan, Pasaia San Pedroko Ondartxo pasealekuan kokatzen den kultur eta aisialdi gunea aurkezten da, 14.000m2 inguruko Askorreta orubean kokatzen delarik.
Pasaiako industriaren beherakadaren ondorioz, itsaso eta herriaren arteko konexioa galdu egin da, orube hauek utzikeriaz jota abandonatu egin baitira. Kokaleku honek suposatzen duen onura eta inguruak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz, erabilerari eta topografiari integratuko zaion proiektua planteatzen da.
Pasaiako badia aberastasunaren iturri izan da (itsas ondarea), dinamizatzaile soziala eta balore iturria. Ondare kulturalak bere baitan ez du ezer sortzen, bere existentziak ez du garapena sortzen, ondare hauek sozializatu egin behar dira, eskuragarri bihurtu eta gizartean barneratu.
Helburua ez da soilik historian zehar izan duen erabilera berpiztea, baizik eta herriak proposatzen dituen erabilera desberdinak gehituz (bai eraikuntzan, bai hirigintzan), erabilgarriagoa eta erakargarriagoa bilakatzea.
Proiektuak bide jakin bat eduki du. Lehenik eta behin gune honek eduki duen bilakaera aztertu da, bai topografikoki bai funtzionalki. Gune honen funtzionamendu desegokiaren zergatia ikusi ostean, gaur egungoa ahalik eta gehien babesturik, aldaketa eta anpliazio txikiak proposatu dira.
Lehenik eta behin, mendi-itsaso konexioa. Orube hau publikoa izanik, herritarrei guztiz irekitzea beharrezkoa dela pentsatzen da. Gaur egungo muga, bai bisuala, bai fisikoa eraitsi egiten da, sarrera eta bolumetria egokiak eta errespetuzkoak gehituz. Halaber, erabilera desberdinen konexio egokia bermatu nahi izan da. Nahiz eta gaur egungo bi ontziolek konexioa izan, gehitu nahi izan diren erabilerentzat bi hauek banatzea egokia dela erabaki da. Azkenik, gaur egungoarekiko errespestua eta koherentzia. Alde teknikoak izan du garrantzia asko ideia honetan, izan ere, aukeratutako materialek eta instakuntzek guztizko eragina dute.

2-programa
4-oinak
5-ebaketa
3-behe oina
6-collage
1-Irudi printzipala

~ @aitzpeaadrian ~


Instagram