Ibon Telleria
Daniel Luengas
Gizartearen aldaketekin batera eraikinak eta haien egiturazko sistemak denboran zehar nola aldatu diren aztertzen duen ikerketa. Ikerketaren helburua hurrengoa da: EAEko egoitza historikoetan metodologia eta esku-hartze eredu berriak sortzea. Honek, proiektuak garatzeko eta etorkizuneko esku-hartzeak gidatzeko, zaharberritze edo errehabilitazio prozesuan parte hartzen duten eragileei ezagutzarako tresna gisa eta mehatxatuta dagoen ondarearen kontserbaziorako balioko du.
Datuak biltzeko orriak sortzea aurreikusten da eta GIS datu base bat sortuko da, elementu georreferentziatuekin, Euskal Herriko egoitza tipologia historikoak zabaltzeko tresna gisa balio dutenak.
Hainbat egoitza aztertu dira, hala nola, Ardixarra etxea, Guevara jauregia, Adrianena baserria eta Salete baserria. Hauek hurrengo datuak argitu dituzte: diseinu geometrikoei buruzko datu eta hipotesi berriak, erabileraren konbinazio estrategiak, egurrezko arkitekturaren eraikuntzaren xehetasunak, eraikuntzako materialak, etxebizitza ereduak eta egiturazko sistemak.