Eguneko zentroa eta espazio publikoa Iruñeko Alde Zaharrean
Egilea
Lan Mota
Ainhoa Baztan Latasa
MAL / Master amaierako lana
Proiektua
IRUÑEKO ALDE ZAHARRA
Iruñeko alde zaharrean kokatzen da proiektua, Santa Ana plazaren inguruan agertzen diren bolumenen aretan. Eremuan zeinbait eraikin aurkitzen dira, zeinen kontserbazio egoera ez da oso egokia bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzei dagokionez. Gainera, gure hirietako alde zaharrak askotan kalitatezko espazio publikoen beharra daukate, beraz arazo hauen aurrean erantzuna ematen saiatuko da proiektua.
EGUNEKO ZENTROA ETA ESPAZIO PUBLIKOA
Gaur egungo inguruko fatxaden analisia burutu ostean, bolumen berrien kokapena erabaki da. Eguneko zentroa plazaren erdian agertzen da, espazio publikoa beraktibatzeko eta auzoan zentralitate berri bat sortzeko asmoz. Honen inguruan lotura eta interakzio guneak sortuko dira, auzoko biztanleen arteko harremanak sustatuz, herri baratzekin batera. Gainera, plaza inguruko kaleekin harremanduko da, hiru sarrera planteatzen direlako.
EXEBIZITZAK
Kontserbazio egoera ez oso onean aurkitzen ziren bi eraikinen tokian kokatzen dira. Modu honetan, auzoak duen kalitatezko etxebizitza beharra asetzen joango da, eta alde zaharreko biztanle talde ezberdinen beharretara (irisgaritasuna, bizigarritasuna etab.) egokituko dira. Bolumenak mehelinen artean kokatzen dira, eta hortaz bi fatxada nagusi dituzte. Alde batetik, kalera ematen duen fatxadak inguruko erritmo klasikoa jarraituko du, hiri historikoaren itsura mantenduz baina gaur egungo hizkuntza erabiliz. Bertan galeria moduko bat sortuko da, gaueko gunera ematen duena. Bestalde, plazara ematen duen fatxadan terraza handiak sortuko dira. Lamen bitartez sortuko da itxidura, baina era berean modu permeable batean harremanduko da inguruarekin.