a
Un espacio que propone reflexionar sobre el urbanismo y la arquitectura en Euskadi.

Encuentranos en redes

Erabilera anitzeko eraikina andoainen

Erabilera anitzeko eraikina Andoainen

Egilea

Lan mota

Nora Zeberio

MAL / Master amaierako lana

Proiektua

Gizarteak etengabeko aldaketei erantzuna emateko eta horietara moldatzeko erronka du aurrean
gaur egun. Teknologiak aurrera darrai etengabean eta gizartearen alor guztietan du eragina.
Horrek erritmo berean eraldatzeko eta moldatzeko beharra sortzen du. Era berean, hiriak
aldaketa eta moldaketa horien isla behar luke izan, zabala eta askotarikoa den gizarte baten isla.
Fokua gure hirietara hurbilduta, eta etxebizitzaren gaiari zuzenean heltzeko asmoz, hainbat
erabilera eta funtzio bilduko dituen esku-hartzeak bultzatzea proposatzen da. Aurreko
mendeetatik datozen zonifikazio arauei jarraiki, hiri antolamendurako planetan ez da izaten
erabilerak nahasteko tarterik. Aldiz, hiri-jasangarritasuna bermatzeko oinarrietako bat da
erabilera nahasketa.
Etxebizitza oinarri, eraikin eskema edo tipologia berriei bidea irekitzea da esku-hartzearen
helburu nagusia. Horretarako, Andoainen kokatuta dagoen orube bati heltzea proposatzen da,
hainbat erabilera uztartuko dituen proposamen baten bidez. Zumea auzoan kokatzen den orubeak
aurrez biltzen dituen baldintzak aztertuta, auzoan eta herrian sortutako beharrei erantzuna
emango dien erabilerak elkartzen dira. Herriko ekipamendu sarea nukleoaren erdigunetik
ingurura zabaltzea baimentzen du esku-hartzeak.
Merkatu, liburutegi eta co-working erabilerak biltzen zaizkio etxebizitza erabilerari. Alde batetik,
herrian garrantzitsutzat jo diren eta gaur egun ageri ez diren erabilerak proposatzen dira.
Bestetik, auzoan nagusi den etxebizitza erabilerari erantzun berri bat ematen zaio. Ezaugarri
horiek nahastuta, bigarren maila batean geratu den kalea azpimarratzen da. Oinezko mugimendu
fluxua ohiko ardatzetik ateratzen da, trafikoak kolonizatutako kaleak berreskuratzeko.
Hiri-nukleoan intentsitate handiko eremu konplexuak osatzea da esku-hartze honen helburu
nagusia, gizartearen ispilu izango den proiektu anitz eta askotariko honen bitartez. Era berean,
etxebizitza esku-hartzeei bide berriak irekitzeko xedea ere badu. Eskala txikitik, intimotik, hiri
eskalara. Etxebizitzatik, hirira.

06_ZEHARKAKO EBAKETA 1.300
05_LUZETARAKO EBAKETA 1.300
04_BEHE OINA 1.300
03_BIGARREN SOLAIRUA 1.300
02_PROPOSAMENA 1.1000
01_AXO + INGURUA