
Errehabilitazio gune berria Zamundioko ospitale psikiatrikoan
Egilea
Lan Mota
Jone del Valle
GRAL / Gradu amaierako lana
“HELBURUA IZAN DA ERAIKIN BAT PROIEKTATZEA, GAIXOAK AHALIK ETA MODU DUIN ETA OSASUNTSUENEAN BIZI DAITEZEN, HAIEN ONGIZATEA ETA SEGURTASUNA BILATUZ ETA OINARRI PSIKIATRIKO BERRITZAILEETAN OINARRITUZ.”
Proyecto
TFG honen funtsa Zamudioko Ospitale Psikiatrikoko errehabilitazio-unitatearen funtzioak eraikin berri batean berrantolatzea izan da, egungo eraikinaren egoera eta gabeziak kontuan hartuta.
Aurretik ospitale psikiatrikoak eta beste eraikuntza-tipologia batzuk aztertu dira, eskakizun berriak dituen ospitale bat sortzeko.
Ondorioz, helburua izan da eraikin bat proiektatzea, gaixoak ahalik eta modu duin eta osasuntsuenean bizi daitezen, haien ongizatea eta segurtasuna bilatuz eta oinarri psikiatriko berritzaileetan oinarrituz. Arkitektura eta espazioak sendatze-prozesuaren zatitzat hartu dira.
Bizkaiko Parke Teknologikoak eta Zamudioko landa-lurrek ospitalearen 90.000 m2-ko lursaila inguratzen dute.