Jazz eta Musika Esperimentaleko Eskola Algortako portu zaharrean
Egilea
Lan mota
Iñigo Basterrechea
MAL / Master amaierako lana
“Lurzati honetan jatorri komuna duten elementu batzuk elkartzen dira: itsasoari irabazitako lurzorua da”
Proiektua
Lan honetan egiten den proiektua Getxoko Algortako Portu Zaharreko zabalgunean jazz- eta musika-eskola bat eta Musika-ikerketarako zentro bat dira. Proposamenak, beste erabilera batzuen artean, Jazzaldiaren bulegoak ere biltzen ditu.
Lursail honetan jatorri komuna duten elementu batzuk elkartzen dira: itsasoari irabazitako lurzorua da. Pasealeku bihurgunetsua zena, itsasertzera nahiko egokitua, orain, harrizko horma zorrotz zuzen bihurtzen da, gehienez ere 60 cm-ko garaiera eta 257 metroko luzera duena.
Kontua ez da paisaia berreskuratzea
Ez da paisaiarekin lehiatu nahi.
Paisaia azpimarratu nahi da.
Plataforma bat lurrean pausatzen da, musikari babesa emanez.
Materialtasuna itsasadarraren metalak, industriak eta izaerak ematen dute.
Tokia babesten duen harriak hormigoizko forma hartzen du, gehiegi babesteko.
Eraikina inguratzen duen landaretza, argia bahetzen duen metalezko kanizo bat bezala interpretatzen da.
Hori guztia, pisutsua izan nahi duen eta paisaian modu irmoan oinarritzen den egitura batek sostengatzen du.
Eraikinak leku bat eta amaiera bat izan nahi du.