Mariano J. Ruiz de Ael
Olatz Ocerin
Euskadin arkitektura eta hirigintza sustatu eta zabaltzeko proiektua. Helburu nagusia hurrengoa da: euskal arkitektura garaikideko ondarea nazioan eta nazioartean kokatzea, aztertzea eta zabaltzea, horretarako bere berezitasunak erakusten dituzten artxiboak eta dokumentuak berreskuratuz.
Horrela, lan honek ondare dokumental zabala lokalizatu nahi du, bai administrazioaren eta erakundeetako artxiboetan, eta bereziki arkitektoen artxibo pribatuetan. Azkenengo hauek ezezagunagoak eta argitaragabeak dira, baina bertan lanbidearen memoria gehiena aurkitzen da.
Proiektuak gutxienez lau arkitektoren artxibo pribatuak antolatzea, kontserbatzea, aztertzea eta zabaltzea proposatzen du. Gainera, bertan egindako lana ezagutzera eman dezakeen kontsulta plataforma zabala, irekia eta doakoa sortu nahi du. Etorkizuneko ikerketen eta doktorego tesien oinarria izan ahal da.
Paraleloki, gure arkitekturaren ezagutza handiagoa izatea eta Euskadiko eztabaida arkitektonikoan lagunduko duten ikastaroak, erakusketak, hitzaldiak eta argitalpenak antolatzea aurreikusten da.