Ula Iruretagoiena Busturia
HHD Ikerketa taldeak argitaralpena burutzeko aukerari 3 helburu gaineratu dizkio:
– Orain arteko egindako ikerketa lanaren laburpen eta bilketa izatea, argitaralpena burututakoaren
bisibilizazio-tresna izan dadila alegia.
– Argitaralpenak ikerketa taldearen aurkezpen gisa funtzionatu dezala.
– Argitaralpenak ikerketarako lan-tresna izan dadila.
Argitaralpenari gainjarritako helburuen ondorioz, argitaralpenaren formatoa digitala eta fsikoa izan behar duela erabaki dugu, formato bakoitzak eskaintzen dituen aukerak probestuz eta batak bestea elikatuz. Ikerketaren ibilbidean zehar, hezkuntza espazioen gaineko hausnarketa arkitektura-diziplinatik soilik egiterik ez zela baieztapena ezaugarri nagusienetako bat izan da, ikerketaren lan-metodologia hezkuntza komunitatearekin loturak eta elkarlana bultzatzera bideratu delarik. Oinarri teoriko horrekiko koherentzian, argitaralpenak kutsu hori izaten jarraitu behar zuen. Horregatik argitaralpena liburu-objetu bat balitz bezala ulertu da, hezkuntza komunitatearekin lotura egiten jarraitzeko materiala, eta beraz, eskolentzat baliogarri izan behar duena. Guztiarekin, argitaralpenak ikerketa-talde eta hezkuntza komunitatearen arteko mediadore funtzioa hartuko du eta bi norabidetan elikatuko du harremana.