a
Un espacio que propone reflexionar sobre el urbanismo y la arquitectura en Euskadi.

Encuentranos en redes

Birgaitze integrales Politiker ondareanren babesarekin eta zaurgarritasun sozio-ekonomikoarekin dituzten gatzkak

Olatz Grijalba Aseguinolaza 

Eider Camarero

Mikel Diaz de Ilarraza

Arritokieta Eizaguirre

Celia Lana

Nagore Urrutia

 

 

Egoitza eraikinen birgaitzerako politiken eraginaren azterketa kritikoa da ikerketa honen azken helburua. Politika hauek, integralak diren esku-hartzeak lehenesten dituzte bereziki, integraltasun hori, hobekuntza energetikora, irisgarritasunera eta segurtasunera mugatuz. 

Badira ordea funtsezkoak diren beste arlo batzuk, estrategia hauetatik kanpo geratzen ari direnak, eraikitako ondarearen babesa edo hirien desoreka sozialaren arintzea, esaterako. 

Ikerketa proiektu honek, lau urteko ibilbidea aurreikusten du. Lehenengo urte hau, testuingurua zehaztu eta EAEko hiriburuetako baten (Donostia) datuak biltzeko erabili da. Aipatutako hiru alorretako datuak bilatu dira: birgaitze esku-hartzeak, etxebizitza eraikinen ondare babes maila eta zaurgarritasun indizeak. Informazio hori, GIS bezalako baliabide informatiko batean elkartu da. 

Hiru alorretako datuen hastapeneko uztartze honetan, hainbat ondorio azalerazten dira lehenik; nola banatu dira birgaitzeak babestutako ondarearen artean, eremu zaurgarrietan nola banatu diren diru-laguntzak, zein deialdietatik iristen dira birgaitzetarako diru laguntzak.

2018
Etxebizitza laborategia

``Hiri berroneratze estrategien barnean, garrantzi berezia dute eraikin eskalan egindako birgaitzeek. ``

Fragmentos selecionados (VO): 

,,

Hiri berroneratze estrategien barnean, garrantzi berezia dute eraikin eskalan egindako birgaitzeek. Azken hamarkadan, gainera, administrazio publikotik bultzada berezia eman zaie integralak deituriko esku-hartzeei, horiek eraikinak egungo bizigarritasun, segurtasun, irisgarritasun eta eraginkortasun energetikoaren eskakizunetara egokitzeko aukera ematen baitute. 

 

,,

Horrela, azken urteotan, era honetako esku-hartzeen lehenespenaren ondorioz, hobekuntza energetikoa bilatzen duten birgaitzeak areagotu egin dira. Hala ere, aurrerapen hau, funtsezkoak diren beste helburu batzuen kalterako gertatu da, eraikitako ondarearen babesa edo hirien desoreka sozialaren arintzea, esaterako. 

,,

Ildo horretan, gaur egungo estrategien inguruko hausnarketa beharrezkoa da hiri mailan, horiek desoreka sozio-ekonomikoan zein ondare balioan duten eragina aztertzeko, etxebizitzen birgaitze politiken inguruko gogoeta sortzeko eta horiek eguneratzeko proposamenak zehazteko. 

,,

Ikerketa osoak EAEko hiru hiriburuak izango ditu oinarri, tamaina erdiko hiriak izanda hiri mailako azterketa orokorrak egitea ahalbidetzen baitu. Horrela, aztertutako alderdien artean sortzen diren uztarketa mota ezberdinak tipifikatu eta eragina duten faktore edo alderdiak identifikatu daitezke. Ondoren, auzo mailako azterketek, ezaguera sakonagoa ahalbidetuko dute, eskala estrategikotik akzioetara iristeko beharrezko informazioa emanaz. Lehenengo fase honetan lanaren oinarri izango diren funtsak ezarri dira eta, hiri eskalan, deskribatutako hiru alderdien antolamendu espazialaren ikerketa garatzeko beharrezkoak diren tresna eta metodoak diseinatu dira. Donostiako kasuan oinarritutako hiri azterketa burutu da horretarako.

,,

Babestutako ondare elementuak bildu dira, hauen babes mota (udalerriz gaindikoa edo udalerri mailakoa), babes maila eta kokapena hartuz. Donostiako kasurako, Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko Katalogoak (Donostia, 2010) zein Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziak (Donostia, 2014) Donostiako udalerrian kokatutako ondare babesa duten elementuak jaso eta sailkatzen dituzte. Babes hau udalerri mailakoa edo honez gaindikoa izan daiteke, udalerriz gaindiko babesa duten elementuak ere bertan biltzen baitira.

Olatz Grijalba Aseguinolaza 

olatz.grijalba@ehu.eus