a
Un espacio que propone reflexionar sobre el urbanismo y la arquitectura en Euskadi.

Encuentranos en redes

Centro Creativo y Cafetería en Tolosa

00

Sorkuntza-zentroa eta
kafe-antzokia Tolosan

Autor/a

Tipo de trabajo

Xabier Artola Amonarriz

TFM / Trabajo de fin de Master

En esta parcela confluyen una serie de elementos que tienen un origen común: es un suelo ganado al mar

Proyecto

Proiektua hiriaren irakurketatik abiatzen da, eta orubea pieza urbano bat bezala planteatu da hasieratik. Tolosako lekurik zoragarrienetako batean kokatzen da esku-hartzea, Oria ibaiari fatxada egiten dion orube batean. Baldintza asko ditu: batetik, hirigintza-arazoei konponbidea ematea, eta, bestetik, berriz, ekipamendu sarearen hutsunea betetzea.
Horregatik, proiektu honek programa jakin bati erantzuna emateaz gain, hiri-sarea konpontzea ere badu helburu; horrenbestez, esku-hartze handi bat egiten da ingurua egokitzeko eta eraikina hiriarekin hartu-emanean jartzeko.
Eraikinari dagokionez, bi programa nagusi proposatzen dira: batetik, kafe-antzokia lur-arrasetik behera, eta bestetik, berriz, sorkuntza-zentroa lur- arrastetik gora.
Sorkuntza-zentroa izango da lasai egoteko, irakurtzeko, hitz egiteko, gozatzeko… Ez du adin mugarik, herritarren eskura egongo den egongela izango da, eta Tolosako panoramika ederrenaz gozatzeko aukera emango du.
Kafe-antzokiak eraikinarekin modu independentean funtzionatuko du. Egun osoa irekita egotea da xedea, honelako espazio zabalek funtzio asko bete baititzakete: kontzertuak, kafe-tertuliak, liburu-irakurketak, hitzaldiak… baina baita gosari-, bazkari- eta afari- zerbitzua emateko aukera ere.
Hala ere, programa-proposamen hori bi manifestu ere badira:
Lehenengoa, espazio publikoa pribatizatzearen kritika da. Jakina da gaur egungo hiri eta herri askotan ordaindu egin behar dela espazio publikoaz gozatzeko (esertzeko, egoteko, jolasteko…); kontsumitzeko diseinatuta daude; eta, gainera, aisia kontsumoari lotuta dagoela sinetsarazi digute. Espazio horren finantzaketa, hortaz, publikoa
izango da.
Bigarrena, berriz, urteetan gure herrietan izan ditugun liburutegi zaharkituen inguruko hausnarketa eta kritika da. Horregatik, eraikin honek XIX. mendeko liburutegiek eskaini beharko lituzketen baliabideak jarriko ditu herritarren eskura; liburuak ez ezik, teknologian, artean, musikan eta beste zenbait alorretako tresnak eskainiko dira.

04 IRUDIA
03 IRUDIA
05 IRUDIA
01 IRUDIA
00_PROIEKTUAREN IRUDIA
02 IRUDIA

~ @xabi.artola ~


Instagram

Category:
Date:
Tags: