a
Un espacio que propone reflexionar sobre el urbanismo y la arquitectura en Euskadi.

Encuentranos en redes

Euskal autonomía erkidegoko XVI-XIX. Mende bitarteko etxebiziten portera higrotermikoaren azterketaro neurketak

Lauren Etxepare

Matxalen Etxebarria 

 

 

Etxebizitza-eraikinen itxituren eta eraikinen karakterizazio eta neurketa zientifikoan oinarritzen den proiektua da hau, hiru urtez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan eta lurralde historiko bakoitzeko garai eta eraikuntza-tipo jakin bati dagozkion ereduak ikertzeko proiektua, alegia. Hiru urte, hiru lurralde eta hiru eraikuntza-tipo hautatuta, beraz, 2018-2019koa lehenengo neurketa kanpaina baino ez da, hau da, XVII eta XVIII. mendeetako Bizkaiko (Lea Ibarra) baserrien portaera higrotermiko pasiboa neurtuko duena. 

Honela beraz, lehenengo neurketa kanpainakoak diren baserriekin hasita, multzo egokia osatzen dute, itxituren eraikuntza-ezaugarriek barne-giroan zenbat eragiten duten ikertzeko, eta etxebizitzak mendeetan zehar bizi izandako eboluzioak konfortean nola eragin duen jakiteko, batzuen eta besteen arteko aldeak zenbatesteko bidea emanez. 

Lehenengo kanpainarako Lea Ibarrako baserri bi aukeratu dira, Munitibar-Arbatzegi- Gerrikaitzen kokatutako Urionabarrenetxea (XVII. mendekoa) eta Barrutieta (XVIII. mendekoa) hain zuzen ere. Lehenengoak berpizkunde garaiko eraikuntza ezaugarriak ditu, eta bigarrenak, aldiz, barrokokoak. Hortaz, eraikuntza-tipo bati erantzuten badiote ere, euren itxitura- elementuak berariazko teknika baten arabera eta material jakin batzuekin altxatutakoak dira (ikus eranskina). Neurketei esker lortutako datuak bai elkarren artean baita datu teorikoekin konparatu ahal izateko ere, tamaina, forma eta orientazio berdintsuko gune termiko bina hautatu dira. Gune hauetako bakoitzeko itxitura-hormen transmitantzia neurtu (bina fatxada- puntu) eta barne-giroko (bina gela) datu higrotermikoak bildu dira orain artean, eta hala jarraituko dute 2019ko irailera arte, orduan izango bait da emaitzen fidagarritasuna aztertzeko unea.

2018
Irisgarritasuna eta sistemak

``Honen ondorioz, badago esaterik ondare diren eraikin-multzoen portaera higrotermikoa eta konfort maila datu errealen arabera aztertzea ekarpen aberasgarria litzatekeela, eta informazio lagungarria, azkenik, euren gaineko etorkizuneko esku-hartzeak egokiagoak eta neurrikoagoak izateko. ``

Fragmentos selecionados (VO): 

,,

Orain artean Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen inguruan garatutako lan teorikoak garatu badira ere [1, 2], datu errealen araberako neurketetan oinarritutakoak ez dira hain ugariak ezta aberatsak ere [3]. Izan ere, orain arteko simulazio gehienak, datu-funtsetatik eskuraturiko transmitantzia-balioetan oinarritu dira; ez ordea benetako saiakuntza-balioetan. Hala, eskuraturiko benetako datuetatik abiatuta, ordenagailu bidezko simulazio energetikoei esker, eraikinen portaera higrotermiko erreala osotasunean aztertzeko aukera legoke, soilik eredu teorikoetan oinarritutako kalkuluen emaitzak baino simulazio edota fidagarriagoak eskuratuz. Beraz, lan teorikoa jantzi, doitu eta osatuko lukete neurketek. 

,,

Honen ondorioz, badago esaterik ondare diren eraikin-multzoen portaera higrotermikoa eta konfort maila datu errealen arabera aztertzea ekarpen aberasgarria litzatekeela, eta informazio lagungarria, azkenik, euren gaineko etorkizuneko esku-hartzeak egokiagoak eta neurrikoagoak izateko. 

,,

Berpizkunde garaiko baserrien eredu garbia da, bere fatxada nagusiaren konposizioaren adierazgarri diren haritzezko zutabe osoek islatzen duten bezala. Hala ere, garai desberdinetako esku-hartzeen ondorio ere badela baieztatu daiteke. Gaur egunean XX.mendean egindako zabalkuntza baten ondorioz L formako oin planta badu ere, jatorrizkoa laukizuzena zen, bere luzetarako ardatza hego-ekialde ipar-mendebalde norabidearekin bat etorriz. Era berean, atartearen simetria apurtzen, beronen erdia itxi zen eta zentratu gabe dagoela dirudi. 

Lauren Etxepare

lauren.etxepare@ehu.eus