Jon Begiristain
Burututako jarduerak bi motatan banatzen dira, batetik, aurreko urteetan egindako ikerketaren hedapena eta aplikazio praktikoa eta, bestetik, ikasketen eremuko ikerketena. Lehenengoen artean, Re-housing egunak antolatzeko lankidetza eta “BCN-NYC Affordable Housing Challenge” deialdiaren proposamena garatzea dago. Ikerketaren arloan, bideragarritasuna aztertzeko bi lan eta ATRI proposamen zehatzak egin dira EAEn eta etxebizitza eraikuntza azkar eta industrializatuaren alorrean aplika daitezkeen tipologiei buruzko ikerketa.